Double Vision
(2002). Chen Kuo-fu. China-Taiwán. 113 minutu
Noizbait zine forum eta arte eta saiakerako zinefilo finek zinefago gisa erdeinatzen bagaituzte, altxa dezagun Chen Kuo-Fu izena daraman bandera, Hitchcocken lanean aditua, kritiko esperientziaduna, efektu berezien sortzaile bikaina. Haren generoko pelikulak -fantasiazkoak, jakina, baina baita bestelakoak ere- Cannesekoa bezalako hain zinemaldi izugarrietan sail desberdinetatik hots handiz eta zirkunstantziaz ibili ohi dira. Ez da gutxiagorako. Hau, bere azkeneko pelikula, Columbiak Asian duen sailaren produkzio handi bat da, eta bertan goi-mailako teknologia, hilgarriena, hilezkortasuna gaixotasunaren, oinazearen eta izuaren bidez lortzen dela uste duten sekta jainkozale-deabruzaleen zerbitzura jartzen da.