La maldición (The Grudge)
(Ju-on, 2003).Takashi Shimizu. Japón. 92 minutu
Estiloa hasieratik dator markatuta. Argi geratzen da norbait amorrazioz beteta nonbait hiltzen denean leku hori madarikatuta egongo dela, askoz ere heriotza geihago izango direla bertan eta madarikazioa ez dela iraungiko bizitzak igaro ahala. La maldición, nola ez ba, The Ring-ekin konparatu ohi dute, bigarren partea Sitgesen estreinatuko dutela jakinarazi digute eta bere zuzendaria dagoeneko hirugarren partea prestatzen ari dela iragarri digute, Asiako zinegileek gure ariman eta gure gorputzean egonezina, kezka, “rollo” txarra eragiteko duten gaitasunaren aurrean hunkituta geratzen garen bitartean, izugarriak, garaitezinak izanik, antzina-antzinako armez baliaturik: eskailera baten muturrean garrasika ari den haur bat, zuritutako aurpegiak, oso soinu-banda trinkoa...