Love Object
(2002). Robert Parigi. Estados Unidos. 84 minutu
Zuzendariak gidoi bat idatzi zuen Marilyn Mansonentzat, Hollywood alegia, Columbineko sarraskiak utzitako arrastoen ondoren New Linek etendako produkzioa. Ekoizleak Estatu Batuetako Ogasunarekin arazoak izan ditzake, panpina puzgarrietan gastatu dituen milaka dolarrak justifikatu beharrean izango baita, baita larruz eta kateaz osatutako jantzi dotore horretan gastatu dituenak ere. Hori gertatzen ari den bitartean, goza dezagun pelikula honetaz. Bertan, nola ez ba, koitadu bat bere panpinatxo lirainaren menpean dago, nahi duelako, eta benetako neska bat bere erakargarritasunen (dudazkoen) aurrean makurtzen denean (nolabait esatearren), itxuraz nahiago du latexa haragi freskoa baino, pantailan agertzen diren emakumeengan horrek nahiko ondorio latzak ekarri arren. Lotsagabea, independentea, inoiz ere inmorala baina beti amorala, ordea, Love Object maitagarria da.