Tras el cristal


ProIEKZIOAK

  • azaroak 4 / 17:00 / Antzoki Zaharra

Espainia, 1987

  • Zuzendaritza: Agustí Villaronga
  • Ekoizpena: Teresa Enrich / TEM Productores Asociados
  • Gidoia: Agustí Villaronga
  • Argazkia: Jaume Peracaula
  • Musika: Javier Navarrete
  • Muntaketa: Raúl Román
  • Aktoreak: Günter Meisner, David Sust, Marisa Paredes, Gisela Echevarría, Imma Colomer
  • Iraupena: 107 min

Klaus doktorea (Günter Meisner) bizirik irten da dorre batetik erori den arren. Txalet batean bizi da Griselda emaztearekin (Marisa Paredes) eta alabarekin. Klausek ezin ditu gorputz-atalak mugitu, hilkutxa dirudien altzairuzko eta beirazko kapsula baten barruan dago eta birika mekaniko batera konektatuta dago. Ángelo (David Sust) izeneko mutil gazte misteriotsu bat etxean agertuko da; gizonaren iragan iluna ezagutzen duela dirudi, eta Klaus zaindu nahi du. Xantaiari amore emanda, mutila etxean geratzea eskatuko du Klausek. Emaztea ez da guztiz fidatzen, baina Ángelo Klaus zaintzen geratuko da. Berehala, bi gizonek harreman perbertso eta maltzur bati ekingo diote. Menperatzeari eta gaiztakeriari buruzko alegoria fantasmagoriko hau Agustí Villarongaren –El niño de la Luna (1989), Pa negre (2010)– lehenengo film luzea da, ausarta eta nahitaezkoa.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016