Red State (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2011(e)ko urriak 31
/ 22:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
104 minutu

Modern Family (2011). Kim Kwang-bin. Hego Corea. 18 min 

 

RED STATE (2011). Kevin Smith. Estatu Batuak. 86 min

Time Out aldizkariaren arabera, filma "satira politiko bat da, oso arraroa"; The Guardian aldizkariak, aldiz, Kevin Smithek (Clerks, Mallrats, Chasing Amy, Dogma eta Zack and Miri Make a Porno) orain arte egindako lan onena dela uste du. Filmak askotariko erantzunak jaso ditu, eta besteak beste, eman izan duten Estatu Batuetako zinema-areto eskasen aurrean Jesu Kristoren jarraitzaile friki batzuk errezatzea eragin du. Nerabe batzuk, American Pie filmeko protagonistak baino beroago daudenak, sexu-topaketa gozo baterako deialdia jaso dute, internet bidez. Baina topaketa ez da uste bezalakoa, eta gure protagonistak kristau fanatikoz osatutako talde fundamentalista baten biktima bilakatu dira. Taldeko liderraren papera Michael Parksek egin du, ezin hobe; eta, Waco gogoan, John Goodman itzela izango du aurkari. Hegoaldeko ipuin gotikoen estilo zaharra eta (bat ere ez) erosoa berreskuratu du zuzendariak film honekin.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016