Stake Land (2010) + The Selling (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2011(e)ko urriak 31
/ 00:30
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
216 minutu

Mourir après de toi (2011). Spike Jonze, Simon Cahn. Frantzia. 6 min

Bunny the Killer Thing (2011). Joonas Makkonen. Finlandia. 17 min 

 

STAKE LAND (2010). Jim Mickle. Estatu Batuak. 98 min

Kontuz, banpiroak! Baina, berriak. Banpiro hauek ez dute Kondearekin zerikusirik. Ezta New Orleanseko jauntxoekin, Carpentertarrekin, edota Twilight, I Am Legend eta Blade filmeetako pertsonaiekin ere. Arraza berri batekoak dira, gurearen eskrezentzia den arraza batekoak, zehazki. Lepoa egingo genuke jada arekatan gordeta zeudela McCarthyk The Road idatzi eta Hillcoatek filmatu zuenean. 30 Days of Night filmeko banpiroak baino askoz ere krudelagoak dira hauek. Zerriak. Zarpailak. Zonbiak. Ez dute odola zurrupatzen. Ez dute zurrut egiten: lepoak mozten dituzte, gorputzak matxetez zatitzen dituzte, ustiatzen dituzte eta erraiak ateratzen dituzte. Jim Mickelek zuzendu du film harrigarri hau, Pride and Glory edo Transamerica lanetan kameralari gisa aritu denak, alegia. Western etsigarria da, basoetako film bat da, protagonistak besteak akabatzen hiltzen diren izaki miragarri horietakoak dituen Apokalipsia: Damici, Connor Paolo, Danielle Harris eta Kelly McGillis.

+Informazio gehiago

 

THE SELLING (2011). Emily Lou. Estatu Batuak. 95 min

Higiezinetako agente batentzat ez dago ezer etxe deabrutu bat saltzea baino zailagorik. Richardek eta Dave bere bazkideak lankide baten deia jaso dute: saltzen zaila den etxe batez arduratzea nahi du. Etxea baldintza onetan dago, baina, berehala, etxe horretan zer edo zer gertatzen dela ikusi dute Richardek eta Davek. Hala, gertakari arraroak antzeman dituzte etxera aurrenekoz joan direnean: bertatik atera nahi dutela dioten garrasiak, ireki eta ixten diren ateak, butxatu egiten diren komunak, komunetatik isurtzen den substantzia gorria... Emily Lou maratoi zalearen opera prima hau Gabriel Dianik produzitu, idatzi eta interpretatu du. Etta Devine aktorea ere ikusiko dugu pantailan, azken urteotan Dianiren bikotekide komikoa izan dena, alegia. Urteak elkarrekin lanean aritu ondoren, Diani & Devine ekoizle-etxea sortu zuten. Horien eskutik iritsi zaigu, hain zuzen ere, beste mundu bateko biztanlez (edo mundu honetakoak, baina etxea utzi nahi ez dutenez) betetako etxe batean sartuko gaituen film dibertigarri hau.

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016