Grindhouse Night

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2011(e)ko azaroak 03
/ 00:30
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
215 minutu

Never Ever Open It (2011). Damian McCarthy. Irlanda. 9 min

 

CHILLERAMA (2011). Adam Rifkin, Tim Sullivan, Adam Green, Joe Lynch. Estatu Batuak. 120 min

Aldi berean ezin bikainagoak eta penagarriagoak diren lau pasarte dira, Ed Wood Orson Wellesen anai adimentsua dela eta Troma Zentropa dela uste arazteko modukoak. Pasarteak pikotara doan auto-zinema bateko azken emanaldiarekin bukatuko dira (gogoan izan, bitte, The Last Picture Show). Lehenengo pasartean, Chiodo anaiek, kanpoko planeta batetik iritsi ziren pailazo hiltzaileak sortu zituztenek, alegia, espermatozoide erraldoi bat ekoiztu dute. Espermatozoideak Askatasunaren estatuarekin kopulatuko du, eta ondoren, New Yorkeko biztanleen gainean eiakulatuko du. Bigarren pasartea zuri beltzean filmatuta dago. Bertan, Ana Franken egunkaria naziren idatzi zuela deskubrituko dugu, baita FrankenGolem-a sortu zuela ere. Hirugarrenean, Lurreko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen elkarte guztiak liluratuta utziko dituen Grease, Rebel Without a Cause eta Twilight filmekin egindako bertsio berezi bat ikusiko dugu. Remakea Brent Corriganek egin du, gay-pornoaren erregeak, alegia. Azkenik, laugarren atalean zonbiek sexu ustela gogoko dutela deskubrituko dugu. Eta bukatzeko...beltzera urtzea. 

+Informazio gehiago

 

HOBO WITH A SHOTGUN (2011). Jason Eisener. Kanada. 86 min

Zombies's Closet web orri ezabaezin eta saihestezinean irakurri dugunez, film harrigarri honek –gainkargatutako eta hiper-aireztatutako koloretan egina, eta haragi, odol eta grindhouse zeluloidez betea– Bizitzari, Heriotzari, Hutsari, Mendekuari eta Erredentzioari buruzko filosofia bati eusten dio, Camus edota Bukowski liluratzeko modukoa. Ezin zoragarriagoa, batzuen ustez. Hasteko, ezin deskribatu daitekeen estolda batean trabatuta dagoen burua askatzeko ahaleginak ikusiko ditugu filma honetan, eta ondoren, eskolako autobus bateko umeekin egindako barbakoa bat. Film honekin azpimundu absolutura itzuli da Rutger Hauer; Orionetik zaborraren azpimundurainoko erorketa askea. Jason Eisenerrek zuzendu du lan hau, eta ziur, istorioa eta moduak ezagunak egiten zaizkizuela: Hobo With a Shotgun Tarantinok, Rodríguezek eta horien lagunek antolatutako Grindhouse jaialdian eskaini ziren gezurrezko trailerretako bat izan zen (gezurrezkoak baina ederrak). Ez galdu gaizkilea besondoarekin hiltzeko jarraibideak.

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016