Plastilina odoltsu eta urratua, Tomi Malkki Malakias

Tomi Malkki
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2011(e)ko urriak 29 - Larunbata, 2011(e)ko abenduak 10
/ Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Areto zaharra

Tomi Malkki (a.k.a. Malakias) Helsinkin bizi da (Finlandia). Izugarri gustatzen zaio heavy metal musika eta beldurrezko filmak. Bi eskolatan animazio ikasketak egiten hasia, bukatu gabe, ordea. "Grabatzaile industrial" diploma lortu zuen eskola profesional batean eta "grafiko metaliko" diploma ere bai arte eskola batean. Lau bideo musikal egin ditu Sweatmaster rock talde finlandiarrarentzat. Bera da, bere lagun on Simo Ruotsalainenekin batera, "Venus in Mink" enpresaren jabe (kamisetak inprimatzen dituen enpresa). Buztinezko modelaketan oinarritutako ilustrazioak egiten ditu bizibidea ateratzeko eta baditu zenbait bezero, horien artean Helsingin Sanomat.

"1999an zera galdetu zidan nire neska-lagunak: "Zer asmo duzu bizitzan?". Eseri eta horretaz pentsatzen hasi behar izan nuen: Garagardoa edan eta marrazki bizidunak ikusi! Gauza bera sentitzen jarraitzen dut".

Oharra: urriak 29, zabalik 10:00-14:00 eta 16:30-20:00 bitartean; urriak 30 eta azaroak 1: 10:00-14:00 bitartean.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016