Erakusketak

Zinema heroiak
Fantasiazko bildumak

zinema heroiak Zinemarekin lotutako fan fenomenoa betidanik existitu da Espainian. Duela hamabost bat urte arte zaletasun hori jostailu zaharrekin lotuagoa egon bada ere, esan daiteke gaur egun nabarmen igo dela balio handiagoa duten piezekiko interesa, adibidez, 1:1 eskalako bustoak, estatuak eta dioramak. Testuinguru horretan, Star Wars da horrelako produktuen arloko zinema-frankiziarik arrakastatsuena, urrutitik. Haren atzetik doaz Marvel eta betiko cult classic-ak, artean, Alien, The Godfather, Rocky edo Back to the Future.

Erakusketa honen helburua da frankizia horietako hainbat pieza ezagutzera ematea. Horien artean azpimarratzekoak dira: 1:1 eskalan dagoen Darth Vaderren bustoa, Star Trek filmaren USS Enterpriseren eskalazko erreplika, Star Wars filmeko hautatutako vintage jostailu batzuk, eta super-heroien busto eta erreplika ugari, artean, Batman, Spiderman edo Hellboy-renak.

Pieza guztiak Miguel Ángel Cruz eta Jorge Jiménez bildumatzaileenak dira (Kimera & Foley. Merchandising Stores).

Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
urriak 29 – azaroak 13

Malakias: Plastilina odoltsua eta beldurgarria


Finlandiarrak "basoko jende" gisa deskribatzen dira maiz". Basoa iluna, mistikoa eta ezezaguna da. Klixe ezin hobea beldurrezko zineman. Hori horrela izanagatik ere, basoan filmatzen hasi nintzen. Finlandiako jainko zaharrak edota haien aztarnak aurkituko nituen eszenatokien bila. Denbora gelditu dela sentiarazten dizuten lekuak. Kontzientzia hartzea. Edertasuna. Nire lanetan argazkiak, mitoak eta oroitzapenak plastilinarekin nahasten ditut. Plastilinak nolabaiteko arnas komikoa ematen digu gauzak beldurgarriegiak edota mamitsuegiak jartzen direnean. (Malakias)


malakiasTomi Malkki (a.k.a. Malakias) Malakias Helsinkin (Finlandia) bizi da. Izugarri gustatzen zaio heavy metal musika eta beldurrezko filmak. Bi eskolatan animazio ikasketak egiten hasia, bukatu gabe, ordea. “Grabatzaile industrial” diploma lortu zuen eskola profesional batean eta “grafiko metaliko” diploma ere bai arte eskola batean. Lau bideo musikal egin ditu Sweatmaster rock talde finlandiarrarentzat. Bera da, bere lagun on Simo Ruotsalainenekin batera, "Venus in Mink" enpresaren jabe (kamisetak inprimatzen dituen enpresa). Buztinezko modelaketan oinarritutako ilustrazioak egiten ditu bizibidea ateratzeko eta baditu zenbait bezero, horien artean Helsingin Sanomat.

Okendo K. E.
urriak 29 – abenduak 10

Land of the Free

land of the freeZaleak haien eremu naturaletan aurkezten ditu Steve Schofieldek bere Land of the Free izeneko argazki seriean. Bertan, britainiarrek Amerikako kultura herrikoiarekiko eta fandom (zientzia-fikzioaren zaleak, kasu honetan) munduaren azpikulturarekiko duten miresgarritasuna azaltzen digu artistak. Schofield zale edo fan horien fantasietan barneratzen da, eta kultura hori haien bizimoduaren parte egiteko erabiltzen dituzten metodoak aztertzen ditu, egunerokotasunetik ihes egiten laguntzen dien fikziozko existentzia agerian utziz. Schofieldek haien etxeetan eta eguneroko zereginetan fotografiatu zituen zaleak, benetan harrigarria den dokumentu grafikoa lortuz.

Steve Schofield 1970ean jaio zen Oldhamen. Gaur egun Londresen bizi da eta bertan lan egiten du. Musika-argazkilari gisa aritu zen Derbyko Unibertsitatean Argazkigintza Artistikoan graduatu aurretik. Ondoren, master bat egin zuen London College of Communication eskolan. 2007an, jarraitu beharreko bost artisten artean sailkatu zuen The Times egunkariak. Hainbat sari irabazi ditu eta erakusketak egin ditu Britainia Handiko, Estatu Batuetako eta Europako hainbat galeriatan (National Portrait Gallery eta Photographers’ Gallery barne). Bere herrialdean eta atzerrian argitalpenak egiten ditu aldizka.

FNAC
urriak 21 – azaroak 29

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016