Espainia, 2011
Bikote gazte bat landa-etxe batera iritsi da. Manuk ezin du gorbata behar bezala jarri. Urduri dago María neska-lagunaren familia ezagutuko duelako. Maríak Manu lasaituko du. Edo ez. Bere familia arraro xamarra da (hala dela pentsatzen dute askok). Berehala, neskalagunaren familia nahiko xelebrea dela egiaztatuko du Manuk; afari txinatarra prestatu dute, eta guztia kartoizko ontzitan jarrita dago (ezin zinematografikoagoak direnak, bestetik). Baina, tira, azken finean, “familia guztietan izaten dira tirabirak”. Madrilgo Erkidegoko Zinemagintzako eta Ikus Entzunezko Eskolako 13. promozioko ikasleek egindako praktika da. Lana Teruelgo Guillermo Chapak zuzendu du eta protagonista nagusia Mercé Llorens da (La puta y la ballena, Camarón, El gran Vázquez).