HAZE / HEIZU (2005)

Itzuli

Haze

Victoria Eugenia Antzokia

Larunbata, 2016(e)ko Urriak 29 / 22:30
7,50 EUR /Sarreren salmenta
Euskaraz

Japonia. Zuzendaritza: Shinya Tsukamoto. Ekoizpena: Shinichi Kawahara, Shinya Tsukamoto / Kaijyu Theater. Gidoia: Shinya Tsukamoto. Argazkia: Shinya Tsukamoto. Musika: Chu Ishikawa. Muntaketa: Shinya Tsukamoto. Aktoreak: Shinya Tsukamoto, Kahori Fujii, Takahiro Murase, Takahiro Kandaka, Masato Tsujioka. Iraupena: 48 min

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa

Gizon bat (Tsukamoto bera) bere gorputza ozta-ozta sartzen den zulo estu batetik erortzen da. Zaurituta dago. Ez du gogoratzen zergatik dagoen hor ezta bertara nola heldu den ere. Inguru horretako iluntasunaren erdian irteera bilatzen hastearekin batera, nor den gogoratzen saiatzen da. Ametsetan dabil? Edo guztia gogoratzen ez duen etsai batek pentsatutako tortura konplexu bat da? Azken hiru hamarkadetako zinegile japoniar sailkaezinenetako batek –Tetsuo (1989), A Snake of June (2002), Vital (2004), Nightmare Detective (2006)– zuzentzen du errealitatearen eta irudimenaren, bizitzaren eta heriotzaren artean mugitzen den giro ia arnastezineko film ertain itogarri hau.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016