Dead End
(2002). Jean-Baptiste Andréa, Fabrice Canepa.
Francia-Estados Unidos. 90 minutu
Zein ondo, aitatxo, amatxo, anaia txikia eta ni autoan goaz familia guztiak poz-pozik elkartuta egon behar duen festa horietako batera. Zein ondo, errepide okerretik goaz. Amatxo oso histerikoa denez bere onetik aterako da eta aitatxo, tira, aitatxo zer esanik ez, kontua ez baita bakarrik errepide okerra hartu dugula. Irteerarik ez duten bide horietako bat hartu dugu. Seguru, orain gauzak gertatzen hasiko zaizkigu... Esan beharrik ere ez zegoen. Hor dator auto beltz bat, oso beltza. Eta hor dago emakume bat geldi, zuriz jantzita. Eta orain kontua da banan-banan hiltzen hasiko garela. Hara zer ondo. Eta dena oso kontu txarraz ari den eta famili instituzioaren, eta gainontzekoaren kontra berealdikoak esaten dituen pelikula bateko protagonistak izateagatik. Hara zein ondo.