Donostia Kultura
Donostiako Udala

THE SLUMBER PARTY MASSACRE (1982)

Itzuli

The Slumber Party Massacre
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2017(e)ko Urriak 31 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

AEB. Zuzendaritza: Amy Jones. Ekoizpena: Amy Jones. Gidoia: Rita Mae Brown. Argazkia: Stephen L. Posey. Musika: Ralph Jones. Muntaketa: Sean Foley. Aktoreak: Michelle Michaels, Robin Stille, Michael Villella, Debra DeLiso, Andree Honore. Iraupena: 75 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Trish neska gaztea bakarrik geratu da etxean asteburuan, eta pijama-festa bat antolatu du bere lagunekin (guztiak neskak). Festaren amaiera, ordea, gogorra izango da, ihes egin berria den serieko hiltzaile arriskutsu bat agertuko baita. Zulagailu bat du armatzat hiltzaileak, eta izua zabalduko du auzoan. Rita Mae Brown misteriozko nobelagile emankorraren gidoi batetik (nahiko umoretsua) abiatuta, Amy Jones hasiberriak pantaila handira eraman zuen slasher aitzindari hau, eta denborarekin generoko film enblematiko bihurtu da. Film honen ondoren, karrera eklektikoa garatu zuen zinemagileak eta hainbat film zuzendu zituen; besteak beste, Love Letters (1983) edo Maid to Order (1987). Gidoiak ere idatzi zituen: Beethoven (1992) eta Indecent Proposal (1987) film arrakastatsuenak, esaterako.

Araña Araña