Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Hall of Fame buruhandiak" erakusketa irekita

Hall of Fame buruhandiak

2017.10.20

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Hall of Fame buruhandiak – Enrique V. Vegas-en portada handiak erakusketa irekita egongo da urriak 19tik azaroak 30era FNAC-en.

Enrique V. Vegas marrazkilaria eta ilustratzailea Segovian jaio zen. Hala ere, berehala joan zen Madrilera bizitzera, eta Publizitateko Artea ikasi eta animazioan lanean hasi zen bertan. 2001ean superheroien bere aurreneko parodiak argitaratu zituen bakarka, baita arrakasta zinematografikoak lortu ere. Hala, superdeformed japoniarren hurbileko pertsonaia kutunetan erraz antzemateko moduko estiloa garatzen jardun zuen. Garai hartako bere lanetako batzuk ditugu Espiderman, Julk, Patrulla X edo Matris, Japonia feudalean girotutako sail pertsonalago batekin txandakatu zituenak: Kobe (2003). 40 tituluk baino gehiagok osatzen dute bere obra. Egile Errebelazioa ataleko publikoaren saria irabazi zuen Saló de Barcelona 2004an eta marrazkilari onenaren sarirako izendatu zuen kritikak hurrengo urtean. Hainbat erakusketa eskaini izan zaizkio bere lanari nazio nahiz nazioarteko mailako komiki saloietan.

Araña Araña