Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Art Toys" erakusketa irekita Kutxa Kultur Plazan

Art Toys

2017.10.18

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Art Toys – Kontatzen dizudan moduan. Kontatzeko modu ezberdin bat. Jolasteko beste modu bat erakusketa irekita egongo da urriak 17tik abenduak 19ra Kutxa Kultur Plazan.

Ipuin klasikoak eta ipuin berriak; tradizionalak edota gaur egungoak. Orain dela hainbat eta hainbat urte, egun ezagutzen ditugun ipuinak beste modu batera kontatzen ziren. Denborak aurrera egin ahala, ordea, aldatzen joan dira, gaur egunera egokitzen, eta bidean ipuin berriak sortu dira. Hori dela-eta, denetik aurki daiteke: irudimenezko istorioak, benetakoak, pertsonaia ugarirekin, publikoarekin lotura bilatzen dutenak, zerbait erakutsi nahi dutenak...

Art Toy, Egile Jostailuak izenaz ere ezaguna, da ondoren aurkezten ditugun argazki eta infografietako protagonista. Hain zuzen, istorio eta mezu jakin bateko pertsonaiak dira, berezko narrazioekin. Literatura, komikiak eta artean ere onairritu daitezke. Sorkuntza garaikideak dira, eta amankomunean ezaugarri bat duten mugimendu edota korronte artistikoen parte da: jostailuen itxura edo estetika.

Informazio gehiago

Araña Araña