Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Mila garrasi gauean" erakusketa irekita

Soledad Miranda

2017.10.28

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Mila garrasi gauean. 70eko hamarkadako Espainiako beldurrezko zinemaren aktoreak erakusketa irekita egongo da urriak 28tik abenduak 9ra Okendo Kultur Etxean.

Pedro Usabiaga komisario duen argazki erakusketa honek hirurogeita hamarreko urteetan Espainiako beldurrezko zineman lan egin zuten antzezleengana hurbiltzen da. Aurtengo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelarekin lotuta –María José Cantudo da bertan protagonista–, erakusketa honek omenaldi egin nahi dio urrezko aroa urte haietan bizi izan zuen generoari, non nahasi egiten baitziren fantasiazko zinema, destapea eta askatasun grina, gerorako edertasun handiko irudiak uzteaz gainera. Filmaketetako argazkiek, promoziorako irudiek eta garaiko eta ondorengo erretratuek osatzen dute erakusketa, platoetan edo hainbat zinemalditan eginak, besteren artean Donostiakoan, obra batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dugunez gero.

Ágata Lys, Soledad Miranda, Ewa Aulin, Inma de Santis, Maria Perschy, María José Cantudo bera, eta Chris Mitchum, Renaud Verlay edo Espartaco Santoni antzezleak dira, besteak beste, argazki erakusketa honetako protagonistak, kontuan hartuta argazki horietako asko ezezagunak direla, Europako artxibo eta bildumetatik etorriak, eta Okendo Kultur Etxean ikusi ahal izango ditugunak.

Araña Araña