Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Ink of Dracula – A Comic Tribute" erakusketa irekita

2017.10.29

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Ink of Dracula – A Comic Tribute erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 12ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).

Historia osoan zehar beldurrezko zinemaren pertsonaia ikonikoetako bat den Drakula kondeari eskainitako erakusketa. Hamasei artistak, pisu handikoek eta artista berriek, komikian, ilustrazioan eta diseinuan dihardutenek, irudiak sortu dituzte pertsonaia mitikoan eta bere erotismo eta misterio aureolan inspiratuta, Ink of Dracula – A Comic Tributen.

Zinegile eta komiki egile Borja Crespok koordinatu eta Sitges – Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunyak ekoiztutako erakusketa honek artista hauen arte banpirikoa bildu du: Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvañ, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uve.

Bestalde, erakusketak atal berezi bat hartu du bere baitan, Cels Piñolen eta Chema Pamundiren Fanhunter: Dráculari eskainia: umorezko, beldurrezko eta zientzia fikziozko istorio bat, Sitgeseko Zinemaldian garatzen dena eta sagako emanaldi arrakastatsuenetako bat bilakatua, baita gutiziatuenetako bat ere bildumagileen artean. Aurten 25 urte betetzen ditu eta Gigamesh-ek berrargitaratu du.

Araña Araña