Donostia Kultura
Donostiako Udala

El último onvre bibo (2012)

Itzuli

El último onvre bibo
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2012(e)ko Urriak 31 / 17:00 7,30 €

Espainia. Zuzendaritza: Dani Aguirre, Luna Martín. Ekoizpena: Dani Aguirre, Luna Martín. Gidoia: Dani Aguirre, Luna Martín. Argazkia: Dani Aguirre, Luna Martín. Muntaketa: Dani Aguirre, Luna Martín. Aktoreak: Sergio Cortina. Iraupena: 10 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Sergio Cortina azken izaki biziduna dugu Lurraren gainaldean. Vincent Price, Charlton Heston edo Will Smith-en antzera, lortu du apokalipsitik bizirik ateratzea. Krisialdi baten ondoren gertatu zen guztia. Handik gutxira gainontzeko gizakiak akabatu zituena iritsi zen. Aurretik aipatutako omega men-ak ez bezala, bera bakarrik dago, erabat. Ez du borrokatu beharreko etsairik, ezta noizean behin sarraskitu ditzaken mutante batzuk ere. Film labur honetan egunak bata bestearen atzetik doaz, luzeak, amaigabeak batzuetan, denak antzekoak, dena aurrekontu baxuko zientzia fikzio zinema espainiarraren barruan, Nacho Vigalondoren Extraterrestre (2011) buru delarik.

Araña Araña