Donostia Kultura
Donostiako Udala

ASSASSINATION NATION (2018)

Itzuli

Assassination Nation
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Urriak 31 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Sam Levinson. Ekoizpena: Manu Gargi, Anita Gou, David S. Goyer, Matthew J. Malek, Kevin Turen / BRON Studios, Foxtail Entertainment, Phantom Four, Creative Wealth Media. Gidoia: Sam Levinson. Argazkia: Marcell Rév. Musika: Ian Hultquist. Muntaketa: Ron Patane. Aktoreak: Odessa Young, Hari Nef, Suki Waterhouse, Abra, Colman Domingo. Iraupena: 110 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Urtarrilaren 21ean, bere estreinaldiaren gauean, ulu egin zuen Sundancek. Hurrengo egunetan, shock hartatik osatzen ahalegintzen ari zela, kritikariek ondokoak bezalako adjektiboak txiokatu zizkioten “ausarta, hunkigarria, ikaragarria” eta hauxe izan zen haien epaia “gaztediari buruz Historian izan den pelikularik zirraragarriena”. Konparatu egin zuten, arrazoi osoz, eta nola ez ba, The Purgeren emanaldietako edozeinekin, eta bere soinu-banda, Ian Hultquistena, osatzen duten 24 konposizioetatik guzti guztiak gomendatu zituzten. Argumentua, ezagutzen dugu: Salem herri txikiko 17.000 pertsona hackeatu dituzte. Lily Coulson akusatu dute. Berak eta bere neska lagunek defendatu egingo dira. Poliesterrezko euritako gorriz jantzita doaz. Eta asaltoko fusilekin armatuta. Sam Levinson da zuzendaria, zinegilea, aktorea, idazlea eta Barryren semea.

Araña Araña