Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Superheroiak – David Aja" erakusketa Beldurrezko Astean

The Seeds

2018.07.02

Superheroiak Ipar Amerikako superheroien komikira egindako hurbilketa bat da, David Ajaren lanaren bitartez: egile joria bera, Marvel Comics-en ibilbidea egina duena hainbat azal eta istoriotxo sortzen, Iron Fist, Hawkeye, Wolverine, Daredevil edo The Avengers bezalako pertsonaia famatuenak.

David Ajak bost Eisner sari ditu, Ipar Amerikan bederatzigarren arteak ematen duen saririk garrantzitsuena, azken hamarkada honetako superheroi abangoardistenen eta originalenen sortzaile gailenetakoen artean kokatzen duena.

Aja ez da industria bateko artisaua, benetako artista baizik, diharduen arloan teknika nabarmen menderatzen duelako baino, bere lanari ematen dion eta bakana izatera eramaten duen originaltasun plus horrengatik gailentzen baita. Baliteke kasurik nabariena Hawkeye sailaren hamaikagarren zenbakia izatea. Pizza Dog da bertan protagonista, superheroi protagonistaren maskota. Istorioa osorik dago kontatuta txakurraren ikuspegitik.

Lan bikain horrek eta beste batzuek eraman dute Karen Berger, DC Cómics-eko editore mitikoa, Vertigo zigilua sortu zuena, bere proiektu berrirako hautatzera; Berger's Book zigilu editoriala, Dark Horse Comics-en. Erakusketa honetan, proiektu horretan parte hartzen duen The Seeds obrako pieza batzuk biltzen dira.

David Aja jatorrizkoak saltzen ez dituen artista denez gero, erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen digu Espainiako egile ezagunenetako baten lana behatzeko, kontuan hartuta bera izan dela ondoen jakin duena bereganatzen beti hain zaila izan den Ipar Amerikako merkatua.

Araña Araña