| Estatu
Batuetako lehendakaria segurtasun goreneko kartzela batean harrapatuta
dago, alegia Manhattaneko uhartean, dagoeneko lehenaldian geratu den hurbileko
etorkizunean. “Snake” Plisskenek erreskatatuko du, “Sugeak”,
eliteko soldadu ohiak, orain preso dagoenak eta bere bizitzaren truke
harena salbatu behar izango duenak. Carpenterren eta Kurt Russellen filmografien
pertsonaia ospetsuenetako baten jaiotza, urte batzuk beranduago eta kostaz
aldatuz zinemaren pantailetara iritsi zenarena. Bere ondoan, Lee van Cleef,
Ernest Borgnine, berriro Pleasence, Harry Dean Stanton baita Isaac Hayes
ere, Shaft-en ibilerei musika jarri zien gizona. Non zinen 1997an? |