2009 Lost Memories
(2002). Lee Si-myung. Corea del Sur. 136 minutu

Bideoan ikusiko bagenu birbobinatu egin beharko genuke lehenengo azpitituluak berriro irakurtzeko. Bai, ustez irakurri dugun hori diote: 1943, Amerikako Estatu Batuak eta Japonia aliatu gisa ari dira borrokan II. Mundu Gerran. 1945ean, bonba atomikoa Berlinen gainean jaurti dute eta garaile atera diren herrialdeak, nolabait esateko, mundua euren artean banatu dute. Korea jadanik ez da Korea. Ez Iparralde ez Hegoalde. Ezta estatu elkartu bat ere. Ekialdearen Inperioaren eskualde bat da. Ez, ez da Historia berriro interpretatzen, Einsteinen Erlatibitatearen Teoria zineman modu ikusgarri batez berriro landu baizik, orainaldiaren, lehenaldiaren eta etorkizunaren artean zabaltzen diren ateekin. Ba ote dagoen armada independentistarik? Bai, noski, Hureisenjin banda. Bortitza, iragarlea, apokaliptikoa, 2009 Lost Memories ekialdean izugarrizko arrakasta izan duen pelikula da.