| “Snake”
Plissken itzuli da. Hamasei urte beranduago. Estatu Batuetako lehendakariaren
alabak lapurtu duen garrantzizko tramankulua berreskuratu dezakeen bakarra
da. Alabak Los Angelesko uhartera eraman du tresna, munduko gaizkile arriskutsuenak
bizi diren lekura. Iraultzen garaia da. Herrialde pobreak altxatu egin
dira. “Snake” pertsonaia berriro agertu da pantailan, antiheroi
bakartia, indibidualista, eszeptikoa eta baldarra, berriro ere Kurt Russellek
antzeztua, aldi honetan outsider batzuk lagun dituela, horien artean Stacy
Keach (Mike Hammer legendarioa), Peter Fonda, Pam Grier, Steve Buscemi,
Bruce Campbell eta George Corraface, Kolonetik Che birziklatua. Sekuela
honek halako baldintza gainditu du, John Carpenterren filmografiaren pelikula
iraultzaile eta libertarioenetakoa izateraino. Ongi etorri gizakien arrazara. |