| 2003.
urte dohatsu honetako otsailean, Anatomie 2 lehian egon
zen Berlingo zinema-aretoetan Berlinaleren programazioarekin berarekin,
zinemaren nazioarteko jaialdi handiarekin, alegia. Han izan zen zein ahalmentsuago.
Polimeroei buruzko istorio bat da. Bai, polimeroei buruzkoa. Jadanik argitaratu
zuen TIME Magazinek: “Massachusetts Institute of Technology-ko
Bioinstrumentazio Laborategiko ikertzaile talde batek muskulu eta nerbio
artifizialak garatzea lortu du elektrizitatearen eroaleak diren polimeroekin”.
Hortik paziente “manipulatuak” urrutiko aginte batez kontrolatzen
dituen doktore bat imajinatzera pauso bat dago. Hain zuzen ere, produkzio
honen zuzendariak eta gidoilariak eman zuten pausoa. Hortik Super Gizonarekin
amets egiten duten neska-mutil (ber)inplantatuen tropel bat bururatzera,
beste pauso bat. Hortik pelikula bikain batera, milimetro bat. |