| John
Carpenterrek zuzendutako bigarren pelikulak berehala erakarri zuen publikoa.
Western generoaren eta zinema klasikoaren jarraitzaile sutsua
izanik, Carthage-ren errealizadoreak omenaldia egiten dio Río
Bravo-ri (muntaketa ere berak egin du, eta John T. Chance izengoitiaz
sinatu du, John Waynek Howard Hawksen maisulan lengendarioan antzeztutako
pertsonaiaren izenaz). Elkarren artean oso bestelakoak diren pertsonaia
talde bati buruzko istorioa da hau. Erabat hondatuta eta ixteko zorian
dagoen komisaldegi batean giltzapetuta daude eta gaizkile banda baten
erasoa jasan beharko dute. Klaustrofobikoa, argia eta zehatza (nahikoa
da gogoratzea izozkia daraman neska txikiaren hilketa, trama guztiari
hasiera ematen diona), pelikula honekin Carpenterrek (berak ekoiztu zuen
filma eta konposatu zuen musika) zinemaren eremuan nondik jo nahi zuen
jakiteko oinarriak ezarri zituen. |