| Japoniako
film labur surrealista, buru-mendi baten edo mendi-buru baten istorioa
kontatzen diguna. Gerezien hezurrak ere alferrik galtzen ez dituen gizon
bat burezurraren goialdean landare bat hazten ari zaiola konturatzen da.
Ez du landarea moztu nahi ordea, eta hazi eta hazi besterik ez du egingo
gereziondo bihurtu arte -Japoniako zuhaitz nazionala-. Lekuak arrakasta
handia izango du berehala, jendea ibilaldiak egitera doan leku horietako
bat izango da, alegia. Gainera, ez dugu ahaztu behar Japoniako hirietan
dagoen espazio falta, atsedenerako edozein lekuk, edozein izanik ere,
oso harrera ona izan ohi baitu. Galdu egiten ditugu perspektibak shamisen
soinuaz punteatutako eta Annecyn saritutako lan honetan. Tarteka Bill
Plympton handiaren lan batzuk (adibidez Nose Hair) gogorarazten
dizkigu giza gorputza erabiltzen duen moduagatik, beti absurduaren ertzean
dabilen umoreagatik eta marrazteko garaian antzematen zaion askatasunagatik. |