| Ezpatari
bikain bat, arropa arraroez jantzita, eta perretxiko erraldoi baten estalki
huts eta lehorra eman lezakeen kapela bat buruan duela, galburuen soro
artean ari da borrokan ezpataz zeharkatu, ireki, ebaki eta lokatzen dituen
etsai bakar batzurekin. Beranduago atseden hartuko du. Bera baino arraroagoak
diren izakiez betetako ostatu batean... Efektu digital bat ere ez Kitanorekin
berarekin lan egin duen makilatzaile handi batek zuzendutako pelikula
honetan. Trikimailu zaharrak 50eko hamarkadako Japoniako zinta loriatsuen
erara, iratxoez, ingumez eta lur misteriotsuetatik etorritako izakiez
betetakoen erara. Ilargi betea otsoaren larruaren gainean, emakume armiarmak,
musu eman, zehazki, musu ematen ez dutenak, eta aire malenkoniatsua hildakoen
eta bizidunen gainean. |