Beyond the Limits
(2002). Olaf Ittenbach. Alemania. 105 minutu
Premutos izenburua zuten zeluloide arrasto odoltsu haien egile nabarmena, Municheko Olaf Ittenbach, lehengoetara itzuli da emakumezko kazetari ergel bati esker. Kazetariari ezin izan zaio esklusiba hobeagoa bururatu, tokiko lurperatzaileari elkarrizketa bat egitea, eta horrek ondorio larriak ekarriko ditu bere bihotzean nahiz pelikula honetako beste pertsonaien gainerako erraietan. Gure sabela ere ez da, ez, libratuko, erlikia jakin bat lortzeko, Olafek eta bere ingurukoek barrenak aterako baitizkiete planetako biztanle guztiei, zein mende, arraza, genero, sexu eta gainerako guztia inporta gabe. Erabilitako armak? Edozein: mazoak, ezpatak, aihotzak, oinaze-zaldiak. Zeren eraginpean? Berdin dio: fanatismo erlijiosoa, farlopa, ardoa, Deabruarekin izandako uztartzea...