| ¿Eta
Elvis hilda egon beharrean Texasko zaharren egoitza batean sartuta egongo
balitz? Eta John Fitzgerald Kennedy benetan hil ez balute, bere etsaiek
gizon beltz baten itxura emanda, bera ere egoitza-geriatriko berean sartuta
egongo balitz? Eta Don Coscarelli, Phantasma eta El
Señor de las Bestias pelikulen zuzendaria, David David
Lynchi berari aurrea hartu bazion erabateko kultuko egile den Joe R. Lansdaleren
nobela pantaila handira eraman nahian? Eta, horrez gain, momia bat hor
nonbait aske ibiliko balitz, beste egoiliarren arimak xurgatuko balitu
eta Boris Karloffen espezialista eta miresle batek bere pertsonaia antzeztuko
balu? Eta kritikak adiskidetasunari, adoreari eta pekamenari buruzko istorio
fantastikoa, goiztirikoa, bikaina dela idatzi izan balu? |