| Striptease
saio bitxia. Erantzi eta aldatu egiten den emakumea. Dantzaldi batean
sortzen den erabateko metamorfosia. Ezer ez da dirudiena eta ezer ez da
berdina. Errealitatearen eraldaketa eragiten duten mugimendu iradokitzaileak.
Sorpresa. Stéphane Levalloisek bere lehenengo film laburra zuzendu
du marrazkigintzan urteak eman ondoren: publizitaterako storyboardak
egin ditu izen handiko errealizadoreentzat, adibidez Marc Carorentzat,
bideo-jokoen eremuan lan egin du eta 2000n bere lehenengo komikia argitaratu
ahal izan zuen, Noé alegia. Carcan
mundu guztiko jaialdietan proiektatu dute, eta Canal+ Saria lortu du Bresteko
Jaialdian. |