![]() |
| Carlos
Giménez (Baron Prásil, 1961). Karel Zeman. Checoslovaquia. 83 minutu |
| Asteak,
Flash-Back Ediciones-ekin batera ekoiztuta, Carlos Giménezi (Madrid,
1941) eskainitako erakusketa bat aurkeztuko du, munduko komikiaren egile
handienetako bat izanik. Irudimen, fantasia eta umore handiko gizona da,
eta ezinbesteko lanen egilea, esate baterako Hom, Dani Futuro, Paracuellos
saila edo Érase una vez en el futuro, narratzaile paregabea, marrazkilari
bikaina, gizartearen kronista -grinatsua bezain kritikoa- izateaz gain.
Erakusketarekin batera bere lanari buruzko monografiko osatu bat editatuko
da. “Ez genuen La isla del tesoro, baina El Cachorro, El Guerrero del Antifaz tebeoak genituen. Marraztea gustatzen zitzaion haur batentzat bere marrazki lamina eta etorkizuneko proiektua ziren gainera. Nire eskolan pinturak egon izan balira, litekeena da pintore izan nahi izatea, edo eskultore, baina tebeoak besterik ez zeuden. Hauxe esan nuek nik: ‘Handia naizenean tebeoen marrazkilaria izan nahi dut’, eta handitan tebeoen marrazkilaria izan naiz”. Carlos
Giménez |