|
La
casa de los 1000 cadáveres Irakurri
Alaska eta Los Pegamoidesen musikarekin, please: horror en la carretera
comarcal, esos chicos van a desaparecer y sólo el Capi Spaulding
y sus compinches sabrán cómo ha sido. Haiek bakarrik jakingo
dute bai, zeren eta Universal, jatorrizko fantastikoaren ekoizpen etxe
nagusia, Rob Zombieren pelikularen lehenengo probak ikustean erabat
izututa geratu baitzen, eta filmaketa mendetan zehar etenda utzi zuen.
La casa de los 1000 cadáveres bere kasa atera
zen aurrera, gorriak ikusita, eta sekulako harrera izan zuen Tobe Hooper
beraren kastako Beldurraren kreaturen aldetik. Mila testura desberdinetan
sortua, dokumental, pelikula zahar, pieza esperimental eta beste anbrosia
lizun batzuen nahaste bikortsua, Haiek Bidegurutzeetara irteten diren
Gauaren Bezperan gertatzen da. |
![]() |