| Zelanda
Berritik iritsi zaigu itsasoaren inguruko istorio hau, kresal eta arrain
ustel usaina duena, eguzkiak belztutako gizonena, itsasoak zeharkatzen
dituzten horiena, betiere arrain bila. Baina egun batean ontzira iristen
diren arrainen artean nahiko berezia den bat agertzen zaie, handia, emakumezko
burua eta soina duena… Daryl Hannah? Ez. Cherie James. Ontziaren
sareetan harrapatuta geratu den sirena. Arrantzaleek ez dakite zer egin.
Batzuek, liluratuta, zaindu egiten dute. Beste batzuentzat diru kontua
besterik ez da. Dokumental moduan filmatua, istorioaren protagonisten
testigantzekin, Delores-i umore sena antzematen zaio, esate baterako Pescanova
kapitainaren hagatxoen eszenan (kasu honetan “itsasoen erreginarenak”,
marrazkia barne dela). Adam Stevensek zuzendutako bigarren film laburra.
Aurrekoa, Beautiful, arrantza egun batean garatzen zen ontzi baten gainean. |