Diabolik
(Diabolik, 1968). Mario Bava. Francia-Italia. 99 minutu
Mario Bavak pertsonaia nabarmenetako bat utzi die hirurogeiko hamarkadako irudi zinematografikoei, Diabolik maltzurra alegia. Sofistikatua eta kitsch ukitu atseginarekin, John Phillip Lawk asmo handiko lapur honen pertsonaia antzezten du. Begiak besterik ikusten uzten ez dituelarik eta larru beltzez jantzita, Italiako ekonomia suntsitu nahian dabil ahalmenik ez duen poliziaren (Michel Piccolik ordezkatua) etsiarazteko moduko saioen aurrean, ezin baitute ezer egin gizon mozorrotu dotore horri eta bere lankide erakargarriari (Marisa Mell sentsuala) nazio osoa estuasunean jartzea eragozteko. Hirurogeiko hamarkadako izaera eta pop ukitua duen abenturazko pelikula da, Angela eta Luciana Giusianni arreben komikiaren egokitzapena. Mario Bavak ironia, umore sena eta dotoretasuna eman dio, hamarkada horretako genero poliziakoaren klasikoetako bat izatera eramateraino.