Doris Kloster
(Baron Prásil, 1961). Karel Zeman. Checoslovaquia. 83 minutu
Doris Kloster argazkilari iparramerikarrari eskainitako erakusketa. Fetitxismoaren munduan espezializatuta dago eta Estatu Batuetako eta Europako arte galeria famatuenetako batzuetan erakusketak egin ditu. Erakusketan bi sail izango dira: Rituals of Love eta Demimonde.

Rituals of Love-k Klosterren hiru libururen argazkiak barne hartzen ditu: Doris Kloster (1996), sadomasokismoaren erritual estilizatuen munduan zehar egindako bidaia; Forms and Desire (2000) emakumezko sexualitatearen munduan barneratzen da, batik bat desioaren eta fantasiaren arteko loturan; eta The Illustrated Story of O (2001), literatura erotikoaren historian izan den nobela entzutetsuena, Pauline Reagek idatzia, iruditan emana. .

Demimonde (2002) fetitxismoaren azterketa bisuala da, Estatu Batuetako eta Europako hiri desberdinetan egindako argazkiez osatua..