| Noizbait
zine forum eta arte eta saiakerako zinefilo finek zinefago gisa erdeinatzen
bagaituzte, altxa dezagun Chen Kuo-Fu izena daraman bandera, Hitchcocken
lanean aditua, kritiko esperientziaduna, efektu berezien sortzaile bikaina.
Haren generoko pelikulak -fantasiazkoak, jakina, baina baita bestelakoak
ere- Cannesekoa bezalako hain zinemaldi izugarrietan sail desberdinetatik
hots handiz eta zirkunstantziaz ibili ohi dira. Ez da gutxiagorako. Hau,
bere azkeneko pelikula, Columbiak Asian duen sailaren produkzio handi
bat da, eta bertan goi-mailako teknologia, hilgarriena, hilezkortasuna
gaixotasunaren, oinazearen eta izuaren bidez lortzen dela uste duten sekta
jainkozale-deabruzaleen zerbitzura jartzen da. |