|
| El
baile de los vampiros (The Fearless Vampire Killers, 1967). Roman Polanski. Estados Unidos. 124 minutu |
| Bizitasun handiko Repulsión eta Cul-de-sac ondoren, Roman Polanski errealizadore poloniarrak atsedenaldi bat hartu zuen eta banpiroen komedia dibertigarri eta eldarniozko hau zuzendu zuen, umorea eta beldurra berdintsu nahasten dituena eta bera izanik bertan protagonistetako bat. Pelikula honek Estatu Batuetara eraman zuen Polanski. El baile de los vampiros-en, Abronsius irakaslearen laguntzailearen pertsonaia antzezten du, Alfred, nagusiarekin batera Trantsilvaniara joango dena, banpiroen bila. Eta bilatu egingo ditu, jakina. Eta dantza egingo dute gainera, eta Sharon Tatek behin baino gehiagotan bainu hartuko du eta otsoak uluka arituko dira eta odola elurretik isuriko da eta betortzak argitara aterako dira, eta denek primeran pasako dute. |