El barón fantastico
(Baron Prásil, 1961). Karel Zeman. Checoslovaquia. 83 minutu
Karel Zemanek zuzendu du irudimenaren apologia hau, fantasiaren, erreala ez denaren, ipuinen errebindikazio hau. Munchhausen baroiaren pertsonaian oinarrituta, bere inguruan literatura eta zine ugari sortzeaz gain gaixotasun bati izena eman ziona (“Munchhausen sindromea”, irudipenezko gaitzei dagokiona, jakina), maisu txekiarraren film honek pertsonaia errealak eta izarrez margotutako sabaiak, panpinak eta marrazkiak, odola eta kartoia, hezurrak eta txotxongiloak nahasten ditu. Testura eta material desberdinek osatzen dute Zemanen maisulan hau, Europako animazioaren une gogoangarrietako bat adierazten duena, eta George Mélièsen zinea eta Jules Verneren literatura aipatu, erreferentzia gisa hartu eta omenaldia egiten dien film zoragarria. Film bikaina.