|
| El
péndulo de la muerte (The Pit and the Pendulum, 1961). Roger Corman. Estados Unidos. 80 minutu |
| Generoaren hiru irudi gailenek topo egin dute hemen. Roger Cormanek Vincent Price eta Barbara Steele zuzendu ditu Edgar Allan Poeren egokitzapen berri honetan. Aldi honetan, Cormanek idazle amerikarraren kontakizun ezagunenetako bat hartu du, Putzua eta pendulua (filmaren jatorrizko izenburua, ohizko banatzaile espainol erneak birmoldatua, heriotzaren erakargarrian Poerenean baino konfiantza handiagoa jarri baitzuen). Pelikula Espainian garatzen da, inkisizioaren torturatzaile izugarrienaren semearen etxe handi eta dotorean. Vincent Pricek, jakina, Nicholas Medinaren pertsonaia antzezten du, legenda bihurtu zuten lan horietako batean, eta aldi honetan, lehen aldiz eta aldi bakarra izanik, Italiako beldurrezko generoaren emakumezko heroia, Barbara Steele, lagun duela. Oraingo honetan ere Richard Mathesonena da gidoia. |