| Gaitza
Lurrean bizi da. Beti egon da hemen. Infernuko indarrak milioika urtetan
egon dira kutxa batean lozorroan, “Loaren Ermandadea” izena
duen eliza katolikoaren sekta misteriotsu batek babestuta. Baina iritsi
da dagoeneko esnatzeko garaia eta Satanek bizidunen mundura egingo duen
etorrera prestatzekoa. Donald Pleasencek, azkeneko hiru hamarkadetako
beldurrezko zineman ezinbesteko erreferentziak, Maltzurra iristea eragozten
saiatzen ari den apaiz uzkur baten pertsonaia antzezten du, Birack doktoreak
zuzendutako zientzialari talde baten laguntzarekin. Kasu honetan, fedea
ez da nahikoa izango, ordea. Beldurra eragiteko, ikararazteko, ikusleak
urduri jartzeko ez dela aurrenkontu handirik behar erakusten digun adibide
argia. Alice Cooper rock irudiaren agerraldi berezia, beste aldeko zerbitzari
kezkagarrietako baten pertsonaia antzeztuz. |