En la boca del miedo
(In the Mouth of Madness, 1995). Estados Unidos. 95 minutu
Erotasunaren ahoan. Guztia eroetxe batean hasten da. Sam Neill bertan dago sartuta. Zergatik jakin nahi badugu, pelikula ikusi behar dugu, bertan kontatzen zaigun istorioa entzun, eta Sutter Cane munduan gehien irakurtzen diren nobelen idazlea dela jakin. Kontua da Cane desagertu egin dela eta Samek aurkitu beharko duela Charlton Hestonen eskariz, existitzen ote den, Macondo edo Yoknapatawpha edo Unbria ote den ez dakien herri batean. Eta komeni da idazlea laster aurkitzea, haren irakurleek ezin baitute gehiago itxaron idazten ari zen nobela eta kasualitatez Beldurraren ahoan edo Erotasunaren ahoan izenburua zuena (pelikula jatorrizko bertsioan edo bikoiztutakoan ikusi izan bada) irakurri gabe, eta urduri daude eta arrotz jokatzen ari dira. Literaturaren eta zinemaren infernuetara egindako jaitsiera, batzuetan errealak? baino askoz ere errealagoak diren infernu horietara.