| Estralurtarrak
hemen daude. Eta kapitalistak dira. Gure dendetan erosten dute, gure kaleetatik
dabiltza, hedabideak kontrolatzen dituzte, Lurra planetako baliabide naturalak
agortzen dituzte (gero beste batera joango dira) eta hemengo bankariekin
itunak egiten dituzte. Nada, Roddy Piper wrestling borrokalari
ohiak antzeztutako pertsonaia, izenak dioen bezalaxe, galtzaile bat da,
ez zorterik ezta fortunarik ere ez duen gizona, etsitzen ez dena eta goikoen,
kanpokoen, beste planeta batean bizi direnen... kontra borroka egiten
saiatzen ari dena. Carpenterrek gaur egungo munduaren arriskuei buruz
ohartarazten digu, oraingo gizartean bizi ditugun desberdintasunen eta
bidegabekerien kontra borroka egitera animatzen gaitu Orwell ukitua duen
pelikula honetan. Gaiztoak gizakiak alienatzen saiatzen ari dira, telebista
ikustera, agindutakoa betetzera, irudimena ez erabiltzera eta ezkondu
eta ugaltzera bultzatuz. |