![]() |
| Evelyn:
The Cutest Evil Dead Girl (2002). Brad Peyton. Canadá. 8 minutu |
| Evelyn
oso zurbil dago. Eta oso belarri handiak ditu. Eta beltzez janzten da.
Addams familiaren beste alaba bat dirudi. Kontua da hilda dagoela. Nerabe
batentzat zaila bada munduan aurrera ateratzea, hilda badago gauzak askoz
ere gehiago konplikatzen dira. Evelyn lagunak (bizidunak) egiten saiatzen
da. Soineko berri bat egingo du (beltza, noski), ezpainak margotuko ditu
(bele- -odolarekin, jakina) eta maitasun bila irtengo da kalera. Istorioa garatzen deneko koloretako eta kartulinazko munduan moldatzen saiatuko da. Besteek onartzea eta maitatzea eta zoriontsu izatea lortu nahi du. Baina haien ohiturak desberdinak dira, bestelako kultura batzuk dituzte, haien bihotzek taupadak egiten dituzte edo eteten dituzte... Hala eta guztiz ere, mundu guztiak du zoriontsu izateko eskubidea. Beti aurkitu ohi dugu lagun bat norekin jolastu eta barre egin, bilatu besterik ez dugu egin behar. |