Fantasmas de Marte, de John Carpenter
(Ghosts of Mars, 2001). Estados Unidos. 101 minutu
Polizi talde batek, Pam Grier (Carpenter planetan berriro) eta Natasha Henstridge (duela urte batzuk Asteari amaiera eman ziona zineman egin zuen debutarekin, Species-en) buru direla, preso arriskutsu bat lekuz aldatu behar du, “Desolation” Williams (Ice Cubek antzeztutakoa, bere betiko haserre itxurarekin). Marten gaude hamarkada batzuk barru. Mineralak erauzten direneko kolonia. Zerbait gertatu da. Gizakiak munstro bihurtu dira, hortzak zorrozten dituzten (hitzez hitzezko zentzuan), aurpegia margotzen duten eta gorputza piercingez betetzen duten munstroak dira. Moderno bihurtu al dira? Ez, hori baino okerragoa den zerbait: mamu antzeko zerbait bilakatu dira, hil besterik nahi ez duten zonbiak… Beren planeta da. Geu gara alienak.