|
| Freaks.
La parada de los monstruos (1932). Tod Browning. Estados Unidos. 67 minutu |
| Legenda bihurtutako pelikula, historian izan den Estatu Batuetako zuzendari sailkaezinetako baten maisulana, poesia eta beldurra, ikusleen belaunaldi bat baino gehiago hunkituta utzi duen filma, munstroaren, bestearen bakardadeari buruzko kronika garratza, lilura desegin duena, desberdina denaren beldurrari buruzkoa, beldurraren artelana, izutzeko eta kezkarazteko bi ordu behar ez direla argi eta garbi erakusten diguna, mehatxuaz, maitasunaz, desioez eta frustrazioez, ezinezko ametsaren ezintasunaz hitz egiten digu filma. Garai guztietako beldurrezko zinemaren pelikula gailenen erantzuleak, esate baterako Drácula, Muñecos infernales edo Garras humanas pelikulenak, bere orri ezezagunetako bat, benetako uharte bat utzi zion dohaintzan zinematografoari. |