Garden of Love
(2003). Olaf Ittenbach. Alemania. 86 minutu
Aitatxo ona da. Hain da ona ezen itxuraz zoriontsua zen beste jende batekin bizi baitzen komuna amankomunatuan. Aitatxo ona zen, sarraski batean txiki-txiki eginda utzi zuten arte, gibelak, begi-globoak, hesteak eta muinak eroaldi batean lehertu zizkieten arte. Txikituta bukatu ondoren, aitatxo gaizto bihurtu zen eta orain ni, bere alabatxoa, sartuta egon naizen komatik esnatu naizenean, amets batek jazartzen nau mendekua aldarrikatzen duen bitartean. Nik asko maite dut aitatxo, ondo dakizuenez neska txiki baten bihotza beti izan baita bere aitarena, baina gorriak ikusten ari naiz beragatik. Gainera, nire mutil-laguna alproja bat da eta nire gurasordeek nire herentzia nahi dute. Polizia? Ez dakit. Azkenean hil egingo dudala uste dut, eta bere alabatxoa adoptatuko dut. Izorratzeko besterik ez bada ere...