La noche de Halloween
(Halloween, 1978). Estados Unidos. 101 minutu
Jason Voorhees bere ibileretan hasi baino bi urte lehenago eta Freddy Krueger mundu guztiko nerabeen amets gaiztoetatik ibiltzen hasi baino sei urte lehenago, Michael Myers lehen aldiz agertu zen jendaurrean John Carpenterren eskutik eta Jamie Lee Curtis eta Donald Pleasencen laguntzarekin. New Yorkeko errealizadorearen film honek aurrekontu txikia izan zuen eta historian izan diren pelikula independente arrakastatsuenetakoa izatera iritsi zen, genero honetan ondoren sortutako erreferente eta oraindik jarraitzen duen saga baten aitzindari izateaz gain (lehengo urtean Halloween: Resurrection estreinatu zen, azkeneko emanaldia orain arte). Musika partitura paregabearekin, ia beti gertatu ohi den bezala Carpenter berarena izanik, La noche de Halloween garaiko beldurrezko zinemaren klasiko handienetakoa da, inolako zalantzarik gabe.