Hércules y la reina de Lidia
(Ercole e la regina di Lidia, 1959). Pietro Francisci. Francia-Italia. 105 minutu
Steve Reeves aktore iparramerikar muskuludunak eta hotzak (bere ibilbidean zehar Sandokan, Eneas, Romulo baita Filipides ere izandakoak) Herkulesen pertsonaia antzezten du berriro, Greziako heroi mitologikoa alegia. Pelikula, Pietro Francisci izanik zuzendaria (berriro ere) eta Mario Bava argazkien arduraduna (aurreko pelikulan bezala), Sofokles eta Eskiloren testuetan oinarritzen da, Tebasen kontrola berenganatu nahian Ediporen bi semeen artean sortutako gerra eragoztearren Herkulesek, emaztearekin eta Ulises gaztearekin batera, egindako saioak kontatzeko. Egingo dituen bidaia horietako batean Lidia erregina maltzurraren (Silvia López) besoetan bukatuko du, atzean utzi ohi dituen maitale guztiak hiltzeko agintzen duen emakumearekin. Herkules amnesikoak maitasun handiko egunak iragango ditu erreginarekin.