House of the Dead
(2003). Uwe Boll. Estados Unidos-Alemania-Canadá. 90 minutu
Hitz egin dezagun argi, House of the Dead pelikulari aurre egiten dion ikusleak jakin beharra dauka zehazki zer duen begien aurrean: bideo-joko bat zinemara eramanda, SEGAren bideo-joko bat. Hemen ez zaio inori ziria sartzen. Uwe Boll zuzendari mestizo eta pintoak, dituen Lucio Fulci eta Bavaren (Lamberto, ez ordea Mario) aire filmikoetan, bideo-joko bati dagozkion testura eta koadratura, baita kamera subjektiboa ere erabiltzen ditu, bere pertsonaiek (eta guk, jakina) betiko ariketa zintzo horretan diharduten bitartean, alegia aurkitzea, lurpetik ateratzea, erraiak ateratzea, buruak moztea, leihotik behera botatzea, hezurrak ateratzea, hondatzea, makaltzea, zatikatzea, erruntzea (barkatu), gezatzea eta zonbien kolonia osoak desegitea, haiengan ohi den bezala, estretegia defentsibo txikiena asmatzeko gai ere ez diren horienak.