| Nola
ugaltzen dira sirenak? Existitzen al dira sirenak? Zergatik dira erdi
arrain erdi gizaki? Ba al dute sexu harremanik? Ba al da sirena harrik?
Galdera horiei guztiei erantzuten saiatzen da erabat digitala den film
labur estilizatu hau. Bertako protagonistak, Henry Moore nolabait gogora
ekartzen digutenak, ugaltzen saiatzen ari dira. Baina horretarako norbaiten
ezinbesteko laguntza behar izango dute, lanari ekiteko beharrezkoa duten
gauza txiki bat emango diena. Joan Ashworth da zuzendaria, Londresko Royal
College of Art entzutetsuaren irakaslea eta animazioaren eremuan esperientzia
handikoa. Lan honekin testuaren hasieran planteatuta galderetako batzuei
erantzuten saiatzen da. |